XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

V


Amodiotik amodiora
badager diferentzia
erromantiko kutsua egun
darabilgu ahantzia.
Baratz joriko klabelin gorri
neu naiz zure lurrontzia,
sustrai irmoen untzia
xarma nahiz elegantzia
gorputz osoan jantzia.
Arrenkura da malerus zeinu
maitemina irrintzia
amodioa adierazteak
badu bere garrantzia.

VI


Nahiz bikoteak tarte-marteka
amodioan gailendu
maitemintzeak gure kasuan
ez du argirik mantendu.
Hastapeneko bozkarioa
bilakatuz sufrimendu,
lausengu gehienak mindu,
burua haizez arindu,
ia gureak egin du;
Nere bihotza eta zurea
nola kolpetik urrindu?
zizelatu den maitasun kala
ezin liteke berdindu.